Gernikatik Gernikara
XX. mendeko margolan gutxik dute Picassoren margolanak izan duen tamainako sonarik eta eraginik. Artelanaren izenak Gernikako bonbardaketa jorratzen du zuzen-zuzenean eta II. Errepublikaren Gobernuaren enkarguz egin zen. Besteak beste, Espainiako Gerra Zibilaren inguruabarrean, Errepublika aldezteko, Europan Errepublikaren aldeko sentiberatasuna sustatzeko, bai eta, gerraren izugarrikeriak munduaren aurrean agerrarazteko ere. Mihisea Parisen, Espainiaren pabiloian, erakutsi zen lehenengo aldiz, 1937an.
1940. urtean, Espainian Francoren diktadura ezarrita zegoela, Picassok New Yorken dagoen arte garaikideko........
