Lanaren kultura
Berehala aztoratzen gara eta, oraingoan, ez da gutxiago. PISAk eman dituen emaitzak eskandalagarritzat jo dira. Harritzen nauena da, hala ere, datu horietan bakarrik gelditzeak. Urteak daramazkite euskal idazleek salatzen, ikastetxeetara egiten dituzten bisitetako balorazioen berri ematean, ez dela irakurtzen. Gure gazteek ez dituztela testuak ez irakurtzen, ez ulertzen. Ikasgelan denek batera irakurtzen dutela, ahoz goran, zerbait irakurtzen dutela bermatzeko, besteen erritmora ez bada ere, orriak pasatu egin behar........
