Etxe Zuria
Apirilean adina euri bota zuen atzo Iruñean. Beharrik, idor-idorra eta bero-beroa izan baita hemen euritsuenetakoa izan ohi den hilabetea. Hain beroa, non, maiatza hasi gabe ere, garia ederki burutua baitzegoen hiriburu inguruko galsoroetan. Harrapazank. Egarritzen hasiak ziren mendi bazterrak, alorrak, baratzak, lorategiak eta berdeguneak. Orain, ordea, ederki haziko da, konparaziora, apirilean erein eta ernamuindu berria den ekilorea eta, okerrik........
