Parisek errugabe jo ondoren, Espainiaratzeko arriskuan da orain Josu Urrutikoetxea
2019an atxilotu zuten Josu Urrutikoetxea Frantziako Estatuan, Alpetako herri batean. Orduan, Frantziako justiziak hainbat delitu leporatu zizkion, baina behin-behinean libre utzi zuen, estatu horretan zegozkion epaiketak egin arte. Urte hartan bertan, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere Espainiaratzea eskatu zion Frantziako justiziari, hainbat delitu leporatuta. Harrez gero, Ipar Euskal Herrian bizi den Urrutikoetxea Frantziako Estatutik kanporatua izateko arriskuan dago. Prozesu hori hobeto ulertzeko, komeni da iraganera jotzea eta haren ibilbide historikoari erreparatzea.
Urrutikoetxea ETAko militante historikoa da, 1960ko hamarkadan sartu zen ETAn, frankismo betean, eta urte luzez erakunde armatuko kide izan da. Horregatik preso egon zen Frantziako espetxeetan 1989tik 1996ra eta, libre geratu ondoren, Espainiaratu egin zuten. Zazpi urteko kartzela........
