Aberri Eguna, 2026ko apirilaren 5a
Aberri Eguna, 2026ko apirilaren 5a
Aberri Eguna ez da egun folklorikoa Euskal Herriaren askapenaren alde borrokatzen garenontzat. Gure aldetik, argi eta garbi lotzen dugu nahi dugun etorkizun sozialista eta independentistarekin. Planteamendu hau Euskal Herriarentzat eta munduko herri zapaldu guztientzat da.
Euskal Herrian bi modu daude, grossomodo, borroka politiko eta soziala bideratzeko. Espainiako eta Frantziako sistemetan txertatutako era instituzionala da bat. Horretan kokatzen ditugu burgesia handia eta baita euskal burgesia txikia ere. "Borroka" ildo hori kapitalaren aurrean amore eman duena jotzen dugu, bai maila nazionalean zein sozialean.
Bestea instituzioetatik kanpoko borroka da. Funtsean, sistemaren kanpotik egiten du lan, eta bertan dago euskal ezkerreko indarren multzoa. Bai ildo batean, bai bestean, indar politiko desberdinak daude beren dinamikekin.
Guretzat garrantzitsua da jarduera politikorako bi moduen arteko ezberdintasunak kokatzea, talka egiten baitute Euskal Herrian planteatzen den edozein gai sozial edo politikotan. Instituzioetan (espainiarrak edo frantsesak) daudenek badakite bide hila dela bai nazioaren auzirako,........
