menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Enparantza eta Zulueta abokatuen aurkako zigorrak berretsi ditu Auzitegi Gorenak

11 0
thursday

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu 2022an 13/13 auziari lotuta Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuen kontra ezarritako zigorrak. Auzi hartan euskal preso politikoen defentsan behar egindako zazpi abokatu auzipetuak izan ziren; haietatik hiru absolbitu egin zituen —Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo—. Zulueta lekeitiarrari dagokionez, zigorrik handiena ezarri zioten, zazpi urte eta erdikoa, “erakunde terroristako kide” izateaz hargo, lehergaiak ere edukitzea leporatzen baitzioten. Enparantzari lau urteko zigorra ezarri zioten, hura ere erakunde terroristaren kide zela eta.

Gainontzeko bi zigortuak Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegi izan ziren. Lehenari hiru urte eta erdiko zigorra ezarri zioten; hiru urte eta egun batekoa, bigarrenari. Alde horretatik, Gorenak bion helegiteen zati bat aintzatetsi du, eta Auzitegi Nazionalaren zigorrak arindu ditu: Zuriarraini urte bira jaitsi diote zigorra, eta urte biko inhabilitazioa........

© La Haine