Greba mugagabe luzea espero dute zabor bilketako langileek
Atzo bi greba mugagabe hasi ziren Aiaraldean garbiketaren esparruan. Amurrioko kale garbitzaileen kasuan, egunean bertan lortu zuten aurreakordioa PreZero enpresarekin, baina Aiaraldeko Kuadrillako zabor bilketaren kasuan, badirudi gatazka luzatuko dela.
Horrela adierazi dute euren ordezkariek gaur bertan Laudioko Herriko plazan egindako elkarretaratzean. Izan ere, PreZero enpresak (bi zerbitzuen esleiduna dena) atzo ohartarazi zien ez zuela egindako eskaintza hobetuko. Ondorioz, grebak iraungo........
