menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Etxebizitza legeak ez du ekarri alokairuen prezioen mugatzea

3 0
06.12.2024

Etxebizitza-legearen asmoak ez dira bete. Legearen helburua egoera hobetzea zen arren, datuek erakusten dute arazoak handitu egin direla eta. Interes tasen gorakadak hipotekak nabarmen garestitu ditu, eta horrek zuzeneko eragina izan du mailegu bidez etxebizitza eskuratu nahi dutenen aukeretan. Aldi berean, alokairuen prezioek goranzko joeran jarraitzen dute, eta, era berean, funts putreek etxebizitzen kontrola eskuratzen jarraitzen dute, hirietako etxebizitza parkea espekulazioari irekitzen diotelarik. Etxebizitza hutsen kopuru handiak dauden bitartean, familia askok etxegabetze arriskuan jarraitzen dute. Ondorioz, gero eta ezinegon gehiago dago eta argi dago lege honek hainbat muga eta hutsune dituela, hainbat kolektibok aipatutakoak direnak.

Egoera horri erantzuteko, ekimen batzuk egin dira: pasa den hilabetean Madrilen manifa bat antolatu zen, jendetza bildu zuena; Valencian, akanpada bat eginez bukatu zen hiri-ereduaren kontrako manifa aurkeztu zen; Bartzelonako Sindicat de Llogateressek Catalunyako etxebizitza mugimenduarekin manifestazio batera deitu dute azaroaren 23rako Barcelonan, eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak abenduaren 14rako Bilbon deitu dute, Karla Pisanok Lanaren Ekonomia irratsaioan........

© El Salto


Get it on Google Play