menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Ceuta, muga irekiak

5 0
09.09.2026

Opinión Ceuta, muga irekiak

Ceutara iritsi ondoren geratzen diren perstona migranteak penintsulara lekualdatzeko aukera planteatzera inor ez zen ausartu lehenengo egunetan, ezta aukera gisa ere. Egunek aurrera egin ahala, pixkanaka, aukera hori Ceutarako konponbide gisa kontuan hartzen duten ahotsak entzuten hasi dira.

Baina kontuan hartzen al dira migratzaileen eskubideak? Izan ere, haien eskubidea da tratu duina jasotzea, baina ez hori bakarrik, beste ezeren gainetik, haien borondatea eta migratzeko eskubidea errespetatu behar dira. Konponbidea ez da Ceutarentzat bakarrik pentsatu behar; aitzitik, migratzaileen giza duintasunak funtsezkoa izan behar du konponbidean.

Gehiengo handi batek ziurtzat jotzen du Ceutako migratzaileak lekuz aldatzeko aukera benetako zentzugabekeria dela. Gehiengoaren iritzia hori izatea gure gizarteetan Giza Eskubideen errespetuari buruz gertatzen ari den atzerakadaren beste adibide bat besterik ez da. Kanporatzean amaitzen den prozesua gizatiartzea ez da Giza Eskubideak errespetatzea.

Kanporatzean amaitzen den prozesua gizatiartzea ez da Giza Eskubideak errespetatzea

Giza Eskubideen Munduko Adierazpenaren 13. artikuluak honako hau ezartzen du: «Pertsona orok du edozein........

© El Salto