menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

X edo Z

26 0
13.03.2026

Belaunaldien arteko konparaketak egiten dituzten mezu mordoxkarekin egin dut topo azkenaldian sare sozialetan, gehientsuenak X delakoaren (1965 eta 1980 urtean jaiotakoak) ontasunak goraipatzen dituztenak (algoritmoak ... erraz antzeman du, antza, ni ere tarte horretan nabilela eta lausengatu nahian dabil). Arduratsuak omen gara, langileak eta kritikoak, eta nerabetasun analogikoaren abantailez gozatu ostean digitalizaziora moldatzeko abilezia izan dugula ere azpimarratzen da dohain gisa. Gure atzetik datorren Z belaunaldiarekin alderatuta, zoragarriak. Pentsa, 'kristalezko belaunaldi' etiketa asmatu dugu haientzat. Hauskorrak direla diogu, frustrazioarekiko tolerantzia txikia eta kritikekiko sentsibilitate handia dutela, askotan gurasoen gehiegizko........

© El Diario Vasco