Biharko neska ganaderuak
Arrosaz. Arrosaz jantzita sartu ziren plazan, bigarren zezenaren lidia hastear zela. Arrosaz jantzita. Arrosa izan delako Azpeitian aurtengo 'Saninaziyuek' jaien kolorea. Elastikoetan. Lepokoetan. Eskumuturrekoetan ere. Arrosaz jantzita neska-mutilak.
Zelako komeriak plazan sartu ahal izateko, arauak diolako gazteek heldu baten konpainian arrimatu behar dutela harmailetara. Denak ziren edadetu baten bila, hitzarmenezko familia-lotura behin-behinekoak sortu nahian, 'esan osaba zaitudala, faborez!',........
