menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Bideko argazkia

7 0
11.11.2026

Lagunei bidegorrian ateratako argazkia bidali diet wp-ez. Bart gaueko haizeteak eta hego haize beroak dantzan jarri eta lurra musukatzera derrigortu dituen orbelez jositako mantu hori-marroxkari lapurtutakoa. Ez da biderik ikusten. Eguneroko paisaia eraldatuta dakar irudiak. Ohikoa dena arrotz.

Lagunetako baten iruzkina argazkiari: «Izan gaitezen hosto eta ez orbel». Bigarrenarena: «Dena dihoakigu ihes betean». Eta hirugarrenarena: «Dena zarata, dena zabor».

Orbelak zabor? Orbelak zarata? Zarata izendatzeko eskatu diet eta, berehala, minutu gutxiren buruan, zerrenda luzea eratu........

© El Diario Vasco