menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Zuri-gorrien opariak

10 0
25.08.2026

Athleticek ez deutso hasiera ona emon denporaldiari. Lehen jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatu behar eban partidua atzeratu ondoren, askok pentsatzen genduan Sevilla irabazteko moduko aurkaria zala entrenatzaile barriaren estrainaldirako. Oker gengozan. Azken asteetan ligako lehen partidua prestatzen ibili ostean txapelketeari ondo ekiteko asmoagaz, plan guztiak pikutara joan ziran hamaikagarren minutuan Yuri Berchichek txartel gorria ikusi ebanean atzealdearen hutsegite nabarmen baten ostean. Esan beharrik ez dago, jokaldi horrek goitik behera baldintzatu ebala partidua. Halandabe, hortik aurrera Athleticek ez eban gaitasun handirik erakutsi egoereari aurre egiteko eta beste urte batzuetako ezintasuna ikusi genduan zelaian. Ezinezkoa da partidu bat irabaztea, erasoan ezer gitxi egin dauen aurkariari hiru gol........

© Deia