menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Faltan botako zaitugu, Txingurri

44 0
19.05.2026

Egun berezia izan zan domekakoa San Mamesen. Sentipen kontrajarriek talka egin eben 2025-26 denporaldiko azken partiduan. Alde batetik, zale askok euren hasarrea erakutsi gura eben taldeak urtean zehar egindako lan makalagaitik. Bestetik, ondo merezitako agurra eskaini gura eutsien Ernesto Valverderi eta Iñigo Lekueri. Egia esateko, txistu batzuk entzun baziran be oso giro ona egon zan domekan Katedralean eta entrenatzailea zein jokalaria agurtzeko antolatutako ekitaldiak oso politak izan ziran.

Denporaldia amaitu da, zorionez, talde zuri-gorriarentzat. Datorren zapatuan liga txapelketako azken partidua jokatuko dau Valverderen taldeak Real Madriden aurka Santiago Bernabeun baina jokoan egongo diran hiru puntuek ez daukie baliorik lehiakideentzat. Aurreko baten esan neban lez, Athletic Europarako sailkatzea benetako miraria izango........

© Deia