Ez hotzik ez berorik
Liga txapelketako lehen laurena betetzear dagoanean -egia da Athleticek zazpi partidu baino ez dauzala jokatu lehen bederatzi jardunaldietan- Edin Terzicen taldearen errendimendia nahiko epela izan dala esan geinke. Epela dinot ze ez dau hotzik ez berorik eragiten. Celta eta Atletico de Madriden aurkako partiduak kenduta, zuri-gorriek ez dabe gauza handirik erakutsi zelaian. Entrenatzaile barriaren etorrerak ilusinoa sortu eban zaleen artean -normala dan moduan- baina egunak joan egunak etorri ez dogu aldaketa aitagarririk ikusten Athleticen jokoan eta iraganeko arazoek konponbide barik jarraitzen dabe. Argi eta garbi esateko, zuri-gorriek arazo itzelak daukiez aurkariaren atean arriskua sortu eta golak sartzeko. Ernesto Valverdek esaten eban okerreko erabagiak hartzen ebezala zelaiaren azken zatian. Terzicek dino arrisku........
