menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Ez dago inor garaituezina

5 0
07.07.2026

Hiru jardunaldi jokatu dira aurtengo Eusko Label Ligan eta sailkapen nagusiari begiratzen badeutsagu, lehia hasi aurreko pronostikoak beteten dabilz. Ez dago ezustekorik. Izan be, Orio zan faborito nagusia kiniela guztietan eta Iker Zabalak zuzentzen dauen ekipoa ikusten dogu sailkapeneko lehenengo postuan, lau puntuko aldea kenduta bigarrenari. Halandabe, pasa dan asteburuan Bilboko banderan gertatutakoak bizitu egin dau ligea eta emozinoa sartu deutso. Izan be, Bermeo-Urdaibaik erakutsi dau Orio ez dala garaituezina eta ezustekoetarako leihoa zabaldu eban monologo baten antza hartzen hasita egoan lehiaketeari. Garbi dago, Aranberri eta enparauena dala ekiporik indartsuena -hortxe dago domekan Zierbenako uretan lortutako garaipena- eta ligea irabazteko faborito nagusia izaten segiduten dabe. Hori bai, izerdi asko bota........

© Deia