Azken aukerea, Kontxan
Hilebete geratzen da traineru denporaldia amaitzeko, lau jardunaldi Eusko Label Ligan eta Kontxako hiru estropadak. Orain arte jokatutako hamazazpi jardunaldietatik, Oriok hamalau irabazi dituela kontuan izanda, ez dirudi ezusteko handirik egongo danik erregularidadearen txapelketan. Kontua ez da bakarrik zemat estropada irabazi dituen traineru horiak, zelan nagusitu dan baino. Joan zan astegoienean, itsasoa bizi bizi egoan Zarautzen, bertako banderearen lehenengo jardunaldian. Ipar ekialdeko haizeak indartsu joten eban eta olatuek trabeska joten ebezan traineruak. Danok pentsa genduan, aukera ona zala ekiporen batek Orio menderatzeko, aspaldiko partez. Ez zan holakorik gertatu, Bermeo lehen hiru luzeetan ederto ibili bazan be, eta Iker Zabalak zuzentzen dauen koadrila nagusitu zan bigarrenari, Zierbenari, hamar segundoko aldea........
