menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Amaitu daitela, mesedez

28 0
07.04.2026

Athletic etxetik kanpo jokatzen ikusteak min emoten dau. Eta zoritxarrez, ez da egun bateko kontua, aspalditik datorrena baino. Partiduak irabazteko golak sartu behar dira, eta golak sartzeko aurkariaren ateko hiru zutoinen artera jaurti behar da. Ba, zuri-gorriak ia ez ziran hurreratu be egin Getaferen ate ingurura eta behin be ez eben jaurti hiru zutoinen artera. Eta jakina, holan ez dago inori irabazterik eta are gitxiago Europarako sailkapena lortzerik. Arestian esan legez, Athleticek erakutsitako ezintasunak min emoten deusku zaleoi. Partidua amaitu ostean Yeray Alvarezek aitortu eban legez, Getafe nagusi izan zan arlo guztietan, defentsan, aurrealdean eta lehia guztietan. Zortzi jardunaldi geratzen dira ligea amaitzeko eta, egia esateko, Athletic Europarako borrokan sartuko litzateke barriro, hurrengo jardunaldi bietan San Mamesen Vila-real eta Osasunaren aurkako partiduak........

© Deia