LUR IDORRA
Espainian, ustelkeria-kasu baten inguruabarrek ekarri zuten PPren gobernuaren kontrako zentsura-mozioa, eta horren ondorioz, Pedro Sanchezek izan zuen gobernatzeko modua. Demokrazia oxigenatzea eta berritzea, herritarren eskubideetan aurrera egitea, Estatuko askotariko errealitateak aintzat hartzea eta abar izan ziren aldaketarako oinarrizko printzipioak. Izan ere, atzean laga nahi ziren Katalunian gertatutako guztia, zerbitzu publikoetan eginiko murrizketa handiak, bai eta herritarren askotariko eskubideetan gertaturiko atzeraldia ere. P. Sanchezen gobernuak zein berau sostengatu dutenek asko egin........
