menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Zerbait hobea eraikitzen (eta II)

28 0
16.02.2026

Egun korapilatsuak bizitzen ari gara munduan. Garai berritan gaudela askok antzematen dugu. Garai guztiz itsusiak alajaina. Zoritxarrez. Baina noizean behin, nahiz eta gutxitan izan, uste dut, baditugula, izan ere, itxaropenerako arnasa hartzeko guneak ere, zorionez bai, izan, baditugula. Oraingo gune eta arnas-esna berri hau Mark Carney da, eta dugu. Kanadako seme argia eta zintzoa, leiala eta azkarra, fidagarria bere hitz eta gogoetetan. Harriduraz eta pozez irakurri nuen bere hitzaldi oso lasai eta guztiz pausatua. Hiru aldiz irakurritako testua atsegin dut, gustatzen zait, bai gustatzen zait asko, asko bai. Nago gutxitan irakurri izan ditudala horrelakoak. Zorionak Mark Carney jauna horrelakoak plazatzeagatik guztion alaitasun beharrezkoari. Asko, asko ziur, gara esker on beroak adierazi nahi dizkizugunok. Eta horrela, irakurle estimatuok aurtengo urtarrilaren 20an, Davoseko Munduko Ekonomia Foroaren eszenatoki nagusian, Mark Carney Kanadako lehen ministroak mundu osoari, Donald Trump malapartatuari bereziki, baina batez ere Kanadako aliatu guztiei zuzendutako hitzaldi boteretsua eta guztiz argia eman zuen. Bikaina dela deritzot aipaturiko hitzaldia, azken aldian irakurritakorik bikainena niretzat eta nire ustez. Bai, bai nire uste apalean diot berriro euskaraz irakurri ahal izateak badu, izan ere xarma berezia baikorra. Trumpismoa guztiz arbuiagarri, nazkagarri eta jasangaitzatzat jotzen dut, nik ere, jasangaitza bai, okagarria esango nuke. Hona bigarren zatia, lehena bezain hunkigarria:

Kanadak bere harremanak egokitzen ditu haien irismena bere balioekin bat etor dadin. Elkarrizketa zabala lehenesten dugu gure eragina maximizatzeko, ordena globala bereziki ezegonkorra den, arriskuak handiak diren eta aurrean ditugun erronkak handiak diren testuinguru batean. Jada ez gara gure balioen indarrean soilik oinarritzen, baita gure boterearen indarrean ere. Botere hori gure herrialdean sendotzen ari gara. Nire administrazioa kargua hartu zuenetik, errentaren, kapital irabazien eta negozio inbertsioen gaineko zergak murriztu ditugu; probintzien arteko merkataritzarako oztopo federal guztiak ezabatu ditugu; eta energian, adimen artifizialean eta mineral kritikoetan, merkataritza korridore berriak sortzeko eta........

© Deia (Tribuna Abierta)