menu_open
Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Langileak ezin dira hain erraz kaleratu, 2/2024 Lege Organikoak eragindako zalaparta gorabehera

5 1
26.08.2024

Abuztuaren 22an indarrean jarri zen 2/2024 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza parekideari eta presentzia orekatuari buruzkoa. Horren 9. xedapen gehigarriak edozenbat aldaketa eragin ditu Langileen Estatutuan, sexu-indarkeriaren biktimak lan-esparruan ere babesteko.Aldaketa horien artean, 53.4.b) eta 55.5.b) artikuluetan egindakoak daude, hurrenez hurren, kaleratze objektiboei eta kaleratze kolektiboei buruzkoetan, non ezarri diren auzitegiek kaleratzea deuseza izan dela adierazteko kontuan hartu beharreko betekizunetako batzuk.

Kontua da, aldaketok gauzatzean, beste egoera edo kolektibo batzuei begira ezarritako bermeak ezabatu direla, antza nahi gabe edo akats baten ondorioz. Horrek berarekin ekarri du zuzenak ez diren albiste ugari. Esaterako, zabaldu da baimenaldi jakin batzuk edo lanaldia egokitzea eskatu duten langileak besterik gabe kalera daitezkeela. Hortik, berri horrek eragin duen neurriz kanpoko zalaparta eta langile askorengan sor dezakeen ezinegona.

Bada, jarraian azalduko da, aldaketok gorabehera, langileok kaleratzea ez dela hain erraza. Beraz, idatzi honen bidez doakiela lasaitasun-mezua aldaketok ukitutako langileei.

Azalpenekin hasiz, kontuan hartu behar da auzitegiek kaleratzea deuseza dela adierazteko bi bide daudela. Bateko, deuseztasun arrunta deitu dezakeguna dago. Besteko, deuseztasun objektiboa dago.

Bada, 2/2024 Lege Organikoak Langileen Estatututan aldatu dituen bi artikuluak deuseztasun objektibo deritzonaren ingurukoak dira.Baina zertan bereizten dira deuseztasun arrunta eta objektiboa?

Deuseztasun arrunta dagoela adieraziko da, kaleratzea gertatu deneanKonstituzioan edo legean debekatutako bereizkeria-arrazoia dela bide (adibidez, sexuan, desgaitasunean edo gaixotasunean oinarritutako bereizkeria), edo langilearen oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzeagatik (adibidez, adierazpen-askatasuna, greba-eskubidea, babes judizial eragingarria edota ukigabetasun-bermea).

Kasu horietan, bereizkeria jasan edo oinarrizko eskubide edo askatasun publikoren bat urratu zaiola uste duen langileak horren inguruko........

© Deia (Tribuna Abierta)


Get it on Google Play