Lanean kirola sartzeko premiaz
UDALDIAN kirola egiteko denbora gehiago izaten da. Horrenbestez, ohikoa da goizean goiz jendea kirola egiten ikustea: batzuk bizikletan, beste batzuk korrika… Baina garrantzitsua izango litzateke urte osora hedatzea kirola egiteko ohitura.
Lanean kirola sartzeko premiaz
Esangura horretan, garrantzitsuak dira kirolari eta jarduera fisikoari buruzko Eurobarometro bereziak, 525. zenbakidunak (2022), jasotako emaitzak. Bada, horien arabera, ezinbestekoa da sustatzea kirola eta jarduera fisikoa erregulartasunez egitea 24 urtetik gorakoen artean, batik bat, sasoi horretatik aurrera jarduera fisikoa murrizteko joera nagusitzen delako. Ildo horretatik, nabarmendu da europarren ia @a jarrita egoten dela bost ordu eta erditik gora egunero. Hain zuzen, kirola egiteko eragozpen handienen artean daude denbora falta, motibaziorik eza, kostuak eta osasun-arazoak. Hori dela eta, Eurobarometro horren arabera, autoantolatutako kirola lagungarri izan daiteke eragozpen horiek gainditu eta kirola sustatzeko.
Autoantolaketaren inguruan dihardute Europar Batasuneko Kontseiluaren eta estatu-kideetako Gobernuetako ordezkariek emandako Konklusioek, Europar Batasunean autoantolatutako kirolak bizitza-eredu aktibo eta osasungarriak sustatzearen inguruan egin ditzakeen ekarpenei buruzkoek (2023).
Konklusio horietan estatu-kideei gonbita luzatzen zaie, osasunaren, ongizatearen eta inklusio sozialaren mesedetan, autoantolatutako kirola sustatzeko, esate baterako, lantokietan. Izan ere, ondorioztatzen da kirola aproposa dela gaixotasunak saihesteko eta onuragarria dela osasunarentzat.
Halaber, konklusio horiek igortzen gaituzte Europar Batasunaren 2013ko azaroaren 26ko Gomendiora, osasunarentzat onuragarria den jarduera fisikoa sektore........
© Deia (Tribuna Abierta)
visit website