Euskal agenda Gizarte-Babesari begira
EUSKADIRA eskualdatu beharreko eskumenen harira, azken aldian asko dira Gizarte Segurantzaz min-tzatzen ari direnak. Hala ere, bada argiro azaldu beharreko edozenbat inguruabar herritarren artean nahasmendurik ez sortzeko.
Euskal agenda Gizarte-Babesari begira
Orobat, Gizarte Segurantzaz landa, bada zabalagoa den Gizarte Babesa ere. Horregatik, euskal agendari erreparatzean, hobeto litzateke Gizarte-Babesaz hitz egitea, bere baitako beste erakunde batzuei heltzeko, berbarako, Lagun Aro, Borondatezko Gizarte-aurreikuspeneko Erakundeari (EPSV-BGAEri). Izan ere, estatu-mailan gauzatutako arau-eraldaketa batzuen ondorioz, urte batzuk barru arazoak izan daitezke.
Edozein kasutan, euskal agenda aipatzen denean horrek duen esangura zehaztea ere komeni da. Hartara, euskal agendara biltzen dira Espainiako Gorte Nagusietan hartu beharreko erabaki guztietatik Gernikako Estatutuaren arabera dagozkigun eskumenetan eragina izan dezaketen gaiak.
Jakina, estatu osoarentzako onuragarri dena Euskadirentzat ere onuragarri izan daitekeenez, eta, baita alderantziz ere, ernai egon eta arduraz jokatu behar da beti. Etengabe zuzentasunaren, jakintzaren, bikaintasunaren eta guztion onaren hauspo izateko premia dugu nonahi, bide-erakusle eta eredu alegia. Adibidez, arrantza-sektorean, neskatila eta enpakatzaileentzako koefiziente murriztaileak arautzea, zeregin horietan aritutako emakumeek jubilazioa lehenago har dezaten, neurri egokia da. Lorpen handia da, baina badago zer hobetu. Itsasoko Langileen Araubide Berezira bildutako emakume autonomoei ez ezik, koefizienteak inorentzako lan egin duten emakumeei ere aplikatu beharko litzaizkieke, badaudelako inorentzako lan egin duten neskatila edo enpakatzaileak. Bestalde, gaur egungo arauketak Bizkaiko neskatila eta enpakatzaileak baino ez ditu aipatu. Horrenbestez, komenigarri litzateke Bizkaitik haratago, aipatu neurria kostaldeko edozein portutan dihardutenei aplikatzea.
Beste adibide bat: pentsioak igotzeaz hitz egiten denean, ahaztu egiten da pentsio horiek igon arren, igotze horrek eraginik ez duela premia gehien dutenengan, txiroenak direnengan. Arean ere, gutxiengo pentsiora heltzeko........
© Deia (Tribuna Abierta)
visit website