menu_open
Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Bihotzari eta bihotzetik begiratzeko premia. Luis Baraiazarra Txertudi gogoan

6 0
02.11.2024

Urriaren 6an zendu zen Luis Baraiazarra Txertudi karmeldarra, aita Luis. Gaurkoan berau nahi dut gogora ekarri.

Meñakan jaio eta Markina-Xemeingo komentuan egin zituen azken berrogeita hamasei urteak, bizitzako zarata eta erritmo handietatik urrun. Ez zen zalaparta handien zale, ezta lehenengo tokietan ikusiko zenuen horietakoa ere, nahiz eta euskararen munduan bazen norbait. Batik bat, euskarari egindako ekarriarengatik zen ezaguna, baina hor ere apal eta langile nekaezina.

Gaurkoan ere erreparatuko diogu beraren euskal zaletasunari, euskarari egin dion ekarpen eskergari. Alabaina, gauza guztien gainetik, aita Luisen bestelako ezaugarri bat nabarmendu nahiko nuke, haren bizitza eta bizitzeko modua halakorik gabe uler ezin daitekeelakoan: bihotzari eta bihotzetik begiratzeko gaitasuna.

Nabarmendu ez ezik, goraipatu ere nahi dut ezaugarri hori. Goraipatu, gaur egun ez delako ohikoa. Are gehiago, esango nuke bihotzari eta bihotzetik begiratzeko premia dugula.

Hori berori gogorarazi digu Francisco aita santuak, urriaren 24an argitaratu berri duen Dilexit nos edo “maite izan gintuen” gutun-entziklikan.

Eliza ez dago modan eta sarritan pertsegitua ere bada, aintzakotzat hartu gabe hark musu truk eskainitako humanismoa, beste era batera bizitzeko aukera, Luisek hain barnean zeraman hori guztiori.

Horregatik dakart hona Dilexit nos gutun-entziklikaren berri. Egin-eginean ere, ezin hobeto islatzen du aita Luisi egin diezaiokedan omenaldirik onena.

Hurrean ere, gutun-entziklika horretan Frantzisko aita santuak diosku bihotza dela pertsonaren erdigunea, gunerik intimoena, pertsonarengan, gogoa eta gorputza uztartuz, nortasun bakar eta osoa eratzen duena.........

© Deia (Tribuna Abierta)


Get it on Google Play