Begiradetatik haratago
ASKOTARIKOAK izan daitezke begiradak. Badira begirada zintzoak, ez hain zintzoak eta baita zitalak ere. Gera gaitezen begirada zintzoekin.
Begirada zintzoak dira egia oinarri dutenak, egia bilatzen dutenak.
Aspaldi galdetu zuen Pilatok zer den egia. Isiltasuna izan zen gurutziltzatzera kondenatu zuten Jesusen erantzuna. Izan ere, ez zen behar erantzunik. Jesusen bizitza zen erantzuna. Maisuki agindu bakar batean laburbilduta utzi zigun gainera: elkar maita ezazue. Zergatia ere argi utzi zigun: duintasun berberarekin eginak gara guztiok.
Bada, horixe da begirada zintzoek izan beharreko xedea: pertsonek elkar maitatzea: hurkoa errespetatzea, aintzakotzat hartzea, babestea, laguntzea.
Horregatik, gure herri-tradizioari eutsi eta korronte humanista guztietatik Elizaren Doktrina Sozialaren aldeko apustua egin dugunok badakigu gizartea eraldatzeko deia ez dela unean unekoa, konbenientziaren araberakoa edo taktikoa (aldaketa hutsa, alegia), ezpada une oro, kosta ahala kosta, ipar izan beharrekoa. Hain zuzen, egia oinarri, eraldaketak lanabes baino ez dira gizarteak dituen erronkei behar bezala erantzuteko.
Horregatik zuhur jokatu behar da begiradekin. Begiradetatik haratago joan behar da, gogoeta egin eta egiarekin bat egiten duten erabakiak hartzeko.
Begirada zintzoek bakarrik dakarte kontaketa zintzoa. Hortaz, kontaketa zintzorik gabe ez dago eraldaketa zilegirik.
Egia esan, aspalditik lantzen dihardudan gaia da hori. Baina badago lerro hauek idaztera bultzatu nauen gertaera zehatza.
Otsailaren amaieran, Sabino Arana Fundazioak eta Oreki Fundazioak Donostian antolatutako jardunaldian parte hartzeko aukera izan nuen. Trantsizio digital, ekologiko eta sozialen ildotik, herri gisa irauteko ditugun erronkak izan genituen aztergai. Jardunaldiko hizlarien artean izan ziren, hurrenez hurren, Andoni Eizagirre eta Ion Muñoa irakasleak, Mikel Irujo, Nafarroako Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Zigor Ezpeleta, Mondragoneko Gestio Sozialeko zuzendaria, Iñaki Goiogana historialaria, Patxi Juaristi irakaslea, Ione Ardaiz ikertzailea eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia. Halaber,........
© Deia (Tribuna Abierta)
visit website