menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Karlos Garaikoetxea Lehendakaria joan zaigu

7 0
06.05.2026

Donostiako Amara Zaharreko kaletik nenbilela euriaz babestu nahian aterki pean sakelekoak dardar eta dardar egiten ari, egiten zidan. Nafarroako Iruñeako lagunak nituen: Karlos Garaikoetxea hil berria da!. Harri eta zur. Harri eta lur. Lur, harri eta zur. Adinean guztiok aurrera goaz kupidagabeki. Horixe nire lehenengo gogoeta. Atzera begirada. Urte asko igaro dira bai. Mende erdia dantzan. Irakurle estimatua, ondorengo lerro eta hitzak ez dira ikerketa politiko argi eta zuhur baten ondorioz burututako idatziak. Ez naiz historigilea, Ez diet beraien eremu eta esparrua lapurtuko, ez. Beste gauzaren artean ez naiz gai horretan ausartuko. Gaurko lerroak bihotzaren taupadaz idatziak izango dira, izaten ari dira. Gaizki ala ondo. Argi edo motel, Arrapaladan idatziak esango nuke. Gehiegi pentsatu gabe. Agian ortografian ere hutsune baten bat dager. Izango dira, bai, izan ere, ni neu baino askoz pizkor eta bizkorragoak bat-batean artikuluak burutzen. Nik neuk ahaleginetan ibiliko naiz.

Badaikt daudela berri onak, motelak eta txarrak.. Gaurkoa berri tristea da, berri iluna, berria bai, iluna baita, bizitzaren lege krudela, patua eta gaiztoa. Lehen gogoeta gisa hauxe esango nuke: garai oso zailetan Karlos Garaikoetxeak Euzkadiren alde egin zuen lan. Berriro diot, bai, garai oso zailetan Karlos Garaikoetxeak Euzkadiren alde egin zuen. Hortxe egon zen, hortxe aritu zen. Irmo, zutik, tente, kopeta gora, bihotza bero, burua hotz. Nik askok bezala saminez eta atsekabez hartu dut tamalezko berria. Carlos Garaikoetxea geure historiaren parte da, izan da, eta izango da, betirako. Euzkadiren historiaren parte, alajaina. EBBko buru izan zen 1977tik 1980ra. Diktadura frankista faszistaren ondoren lehen Lehendakaria izan zen. Euskalduna, nafarra eta abertzalea. Askoren ilusioaren ikurra bilakatu zen. Euzkadiren une oso erabakior batean, Gernikako Estatutuak zekarren instituzionalizazioaren buru, artzai eta........

© Noticias de Álava