Ikusi nahi ez duenaren begirada
Ez da ikusi nahi ez duena bezain itsurik, sentitu nahi ez duena bezain sorgorrik. Carmen Jimenez madrildarraren kasu alegiazkoak esaeraren zinezkotasuna frogatzeko sortua dirudi. 28 urte iragan bide zituen itsu-plantak egiten. Ia hiru hamarkada makila zuriari helduta, familiari eta lagunei begietako eritasun asmatu batek argitasuna erauzi ziola sinetsarazten. Dena, helburu bakar eta harrigarri batekin: bizilagunak agurtu beharrik ez izatea. Hainbat hedabidek amua gozo-gozo irentsi eta kontua iragazkirik gabe zabaldu zuten, gizartearen parte baten........
