Eta La Salle?
Ez da erraza, miretsi izan duzun pertsona bat, goizetik gauera, gaizkilea dela onartzea. Ez da erraza, zuk ikusi ez duzuna gertatu dela sinestea. Ez da erraza, zu ezagutzaz jantzi zaituen eta bizitzako balioez hitz egin dizun pertsona, sexu-abusatzailea izan dela onestea. Ez da erraza, pertsona hori hil ondoren, bereak ziren hutsegiteez eta berak eragindako minaz nork erantzun behar duen jakitea.
Patxi Ezkiaga salletarren kongregaziokoa zen. Baina salletarrak dira, baita ere, La Salle ikastetxetik pasatu diren........
