menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Hernaniko txosna batzordeak berretsi du gutxienez zortzi eraso gertatu direla magrebtarren kontra

4 0
previous day

Hernaniko txosna batzordeak eta Amher SOS Arrazakeria taldeak agerraldia egin dute ostiralean iluntzean txosnen inguruan, eta azaldu dute San Joan festetan magrebtarren kontrako zortzi eraso gutxienez gertatu direla. Eta berretsi dute migratzaileen kontrako eraso antolatuak ere izan direla. «Euskal Herria ez da oasi bat», esan dute: «Eta Hernanin gertatzen dena ezin dugu gertakari bakan gisa ulertu». Kezka agertu dute munduko beste bazter batzuetan ikusten diren joerak herrian ikusteagatik, elkartasuna adierazi diete zaurituei, eta xenofobiaren eta faxismoaren aurka antolatzeko deia egin dute.

Larunbatean gertatu zen eraso horietatik lehena; gero, jakin zen San Joan gauean beste hiru eraso izan zirela, eta, hain zuzen, ohartarazi dute eraso «oso larriak eta antolatuak» izan zirela; gaur esplikatu dute gau hartan beste hiru eraso ere gertatu zirela, bost gazte magrebtarren kontra, eta astearte gauean beste bati egindako eraso baten berri ere izan dutela. Gainera, seguru daude gehiago ere izan zirela.

Hernaniko Errugbi Elkarteak, Bilgune Feministak, Denak Etxera-k, Kontrakantxa........

© La Haine