Euskararen aurkako oldarraldiak hezkuntzara salto egin duela salatu du Kontseiluak
Euskararen kontrako oldarraldiak hezkuntza sistema jomugan jarri duela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Azken erasoa bereziki larria dela nabarmendu du, hezkuntza sistema baita "euskararen normalizazio eta biziberritzean aurrera egiteko zutabe nagusietako bat", eta azken hamarkadetan euskararen normalizazioan lortutako aurrerapenik handienak, hain zuzen ere, hezkuntzak egindako ekarpenari esker gauzatu direlako.
Erakundearen arabera, unibertsitatera sartzeko probako (USaP) Euskara eta Literatura II azterketan zenbait........
