menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Herritarrari lagundu

17 0
13.04.2026

Bazoaz goizean goiz udalaren bulego batera, bidali dizuten gutunari kasu eginez, dirua ordaintzera, ez eskatzera. Sartzen zara bertara: ez dago beste bezero edo herritarrik. Zure ... aurrean, hiru mahai eta bakoitzaren atzean gizon bat, bi gazte eta heldu bat, zuri begira hirurok.

Hurbiltzen zara, egunon eginez lehenengo mahaira eta bertan dagoenak esaten dizu, gazteleraz, txanda hartu behar duzula sarreran dagoen makinan. Egiten duzu eskatutakoa eta papertxoa eskutan dagokizun mahaira zuzentzen zara. Erakusten diozu udalak bidalitako gutuna bertan dagoenari eta mutilak esaten dizu hori zerorrek egin behar duzula, hurbil dagoen makinan. Gazteleraz, berriz ere. Eso, en la máquina, eta eskuineko erakuslea luzatzen........

© El Diario Vasco