Labirintoa
Espainiako Erresuman ezkerrarenak Teseo eta Ariadna erotuko lituzkeen labirintoa dirudi, zaila da jakitea nor doan norekin eta, antza garrantzitsuagoa, nor ez doan norekin. Aitortuko dizuet, informazioak segitzen ditudanez, egunkariak ixtean argi dudala kontua, baina hurrengo egunerako aurreko egunean irakurri dudana nahasi zait buruan, eta berriro birpasatu behar dut: Kanarietan denak batera doaz, eta Valentzian ere bai (bai?), Aragoin ez (baina Recortes Cero exotikoarekin elkartu dira Frente Ampliokoak) eta abar........
