menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Zauria, orbanduta

13 0
23.04.2026

Garaipen epikoa lortu eban Athleticek Osasunaren aurka San Mamesen. Zuri-gorriek hiru puntuak eskuratu ebezan partiduan zehar agertutako oztopo guztiak gaindituta, Unai Simonen eta zaleriaren laguntzeagaz. Norgehiagokea zelan joan zan ikusita –sekulako tentsinoagaz– emoten eban maileari eustea egoala jokoan, lehia hil ala bizikoa zala. Hiru puntuak eskuratuta, gauzak beste era batera ikusten dira orain. Jokalariek zein entrenatzaileak zama handi bat kendu dabe lepo ganetik Osasuna menderatuta. Itxaron daigun ba, denporaldian zehar zuri-gorrien aldetik ikusi ez dogun jokoa erakustea ligea amaitzeko geratzen diran sei jardunaldietan.

Vila-realen aurka jasotako porrotak min handia egin eutson Athletici. Zaleriaren zati batek bere hasarrea erakutsi eban partiduan bertan. Handik egun batzutara, Ernesto........

© Deia