menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Aberria trikuarazten

8 0
previous day

Euskal Herria Batera ekimenak Aberri Egunaren testuinguruan apirilak 11ean ikuskizun hunkigarria antolatu zuen Donostiako Kursaalen. Aberri Eguna bateratuaren ospakizuna. Ez jendetsuena, bai garrantzitsu eta sinbolikoa. Geure herri honek behar duena askoren ustez. Instituzioak, Udala eta Batzar Nagusiak, Legebiltzarra, Unibertsitateko oraingo eta izandako erretoreak, hainbat komunikabideen ordezkariak, kazetariak, eragile desberdinak, sindikatu abertzaleak, kultur ordezkariak, elkarteak, fundazioak, herrigintzan dihardutenak, hiritar anonimoak, baita diasporakoak ere, eta bi alderdi politiko abertzale ordezkaritza oso zabal batekin EAJ eta EHBilduren eskutik hain zuzen. Soka dantza. Etxean sentitu nintzen. Hemen bada herri bat, askotariko ezberdintasunak dituena, bere nortasunarekiko eta bere etorkizunarekiko konpromisoa azaldu nahi duena, bagara eta izan nahi dugu. Azal diezaiogun munduari heldutasun eta gaitasun nahikoa dugula gure etorkizuna eraikitzeko eta erabakimen osoa geureganatzeko. Euskal Herriaren giharra osatzen duten esparru eta pertsonen arteko harremana elikatzea funtsezkoa dela gogoeta guztion ezpainetan. Batera ezberdinen artean. Batera lurraldeen artean. Batera herri gisa etorkizuneko erronkei aurre egiten, garena ospatuz, eta izan nahi duguna aldarrikatuz. Aberri Eguna denona da, euskal gizartearena da. Ospatzekoa. Nago egokia litzatekeela baldintzak sor daitezen ospakizuna zabaltzeko eta batera ospatzeko.

Aberria trikuarazten

Norbanako asko baina taldea, taldekide sentitu nuen burua eta nortasuna. Nire abertzaletasunean pozik, alai eta soseguz. Bateratasunaren eta euskal aberri pluralaren aldeko aldarriek hartu zuten lekua, bagara, badugu zer egin. Triku Herria gara, asko egin dugu, eta asko dugu egiteke. Kantua, hitza eta dantza aldarrian. Aberria, maitasuna, trikua, mundua, lekua, mapa eta euskara. Kartografia. Hizkuntza eta mapa. Hizkuntza da lekua eta ardatza. Hizkuntza hegemonikoak. Hizkuntza ziutatea. Lekua. Hiria. Euskara aberria. Euskaraz harilkatzen den unibertsoa zaigu aberria. Nazioa. Burujabetza. Hizkuntzak ez dira naturalki desagertzen,........

© Deia