Deskalabrua
Harriduraz segitu dut Unibertsitatera Sartzeko Proben inguruabarrean jazotzen ari den guztia. Batetik, azpimarragarria da ikasle batzuek atera duten emaitza, argiro erakuts dezakeena, probara iritsi aurretik, euskararen arloari ez zaiola behar besteko garrantzirik eman, ez beste arlo batzuei eman zaien bezainbeste, familia, ikasle, bai eta ikastetxe batzuen aldetik ere. Bestetik, deigarriak ere badira emaitzak, nagusiki, epaimahai eta aztertzaile jakin batzuen eskuetatik etorri direlako. Azken horrek pentsatzeko modua eman dezake aztertzaile batzuk zorrotzagoak izan direla beste batzuen aldean,........
