Amatasuna izoztu
Arretaz jarraitu dut Espainiako Futbol Federazioak emakumezko futbolarien obuluen izozketa finantzatzeko iragarritako akordioaren inguruan sortu den eztabaida. Albistea, hasiera batean, positibotzat jo genezake, eta Alexia Putellasek berak ere aurrerapauso erraldoitzat jo du, «federazioak ulertu duelako emakume futbolariok ezin dugula gure ibilbidea eten ama izateko, gorputza behar baitugu lanean jarraitzeko». Neurriak beste galdera bat ekarri du, ordea, mahai gainera, eta eztabaida piztu du: emakume izatea ama izatea errazteko bidea da, ala ama izatea atzeratzekoa, alegia, puntako kirolari diren bitartean eten hori saihestekoa? Ana Peleteiro........
