menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Esanagatik ere, denborak ez baitu dena aldatzen

25 0
16.03.2026

Intriga, harridura eta sorpresa puntua sortzea funtsezkoa da laburki eleberri-beltz bezala sailkatzen den narratiban. Azkura hori izenburutik beratik sortzen du Kepa Iribarrek 'Erleen azken ziztada ... ' (Erein) eleberrian. Kostaldeko guneak ardatz hartuta berez urrunean geratzen diren historiako bi aro, Bigarren Mundu Gerraren azken uneak eta orainaldia, uste duguna baino askoz ere gertuago direnaren zaporea utzi du Iribarrek.

Aspaldikoak diren horiek, 1944ko abuztuan hasi eta 1985a arte doazenak, lehen pertsonan idatziak jasoko ditu irakurleak. Atal intentsoak dira, laburrak, eta 2025ean koka genitzakeen gertakariek ulertzeko gakoka direnak. Noski, hainbat pista ematen dituzte aurretik jazotakoak osatzeko edo datorrena aurreratzen saiatzeko. Tarteka amu nahasgarriak ere badira, halako jokoen zaleak direnen plazererako. Zeri heldu eta zeri ez asmatu behar.

Horrekin batera, kanpotik edo urrunetik erraz epaitzen diren hainbat gertakari edo jarreren bueltan gris asko dagoela erakusten da, 'zer egingo zenuke zuk?' galdera erantzutea maiz erraza ez dela erakutsiz. Naziak baitira tartean, baina baita juduek pairatutako mendekatu nahi dutenak, gurean atzerritarrak eta migranteak –beti ez baitira berdin ikusten– nahi ez dituzten ultraeskuineko kideak, hauen itzalpean indarkeria baliatu nahi dutenak. Eta, noski, ilun horren guztiaren erdian argi printza piztu nahi dutenak. Haiek, tarteka ere, itzalak izanik.

Bigarren eleberria du Iribarrek '72 ordu' (2022) ostean, baina trama ulertzeko ez da beharrezkoa hura irakurria izatea. Harekin gozatu zutenek ezaugarri antzekoak aurkituko dituzte: euskara natural eta ederra, naturaz inguraturiko paraje ikusgarrien deskribapen apartak eta esatari bezala hainbatetan erakutsi duen umore eta ironia. Bada altxorra Uzta Gorria saila. Eta bada idazlea Kepa Iribar.

Límite de sesiones alcanzadas

El acceso al contenido Premium está abierto por cortesía del establecimiento donde te encuentras, pero ahora mismo hay demasiados usuarios conectados a las vez.

Por favor, inténtalo pasados unos minutos.

Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este.

Para continuar disfrutando de su suscripción digital, inicie sesión en este dispositivo.

¿Tienes una suscripción? Inicia sesión


© El Diario Vasco