Hutsa
Ume ginela, ume batek harro-harro, handiusteko, esan zidan: Ez da zero esaten, huts esaten da, euskaraz huts da. Eta nik begiratu egingo nion eta auskalo, ondoren ziurrenik ezer ez. Baina ttak, pentsa, pasako ziren hogeita hamabi bat urte eta nik mutiko hura gogoan oraindik ere. Zeroak huts bihurtu diren honetan, hutsaren hurrengoa da euskarak balio duena. Batzuek egiten dute eta… barre egin banio sikiera ume hari.
Hutsa. Lehen zerbait zegoen tokian orain ez dago ezer. Luzatzen duzu eskua eta haizea zeharkatzen du. Eskuak. Eta egiten dio korapilo bat lepoan. Eskuak haizeari. Eta aienerik gabeko........
