Gerrak
Hatz erakuslea aurrera eta lodia gorantz luzatuta. Besoa luze, ondo luze, haraino luze, eta gogoa, klaxka, eskuineko begi itxian. Hortxe kabitzen da indar guztia, amorrua, ... gorrotoa. Zabalik dagoen ezker begiak, noski, ez du ezer ikusten. Odolaren eta kearen arteko nahasketa usain txarrekoa. Hori baino ez. Hiru, bi, bat eta pum. Sua lehertu da azkazal zikinetan. Irribarre maltzurra. Kolpeak zabalarazi du eskuineko begia. Ukondoa laurogeita hamar gradu okertu. Ahorantz pixka bat gehiago. Eta putz. Aho-borobil putz egin dio hatsak hatz erakusleari. Kea. Ez dadila hor gera. Putz keari ere. Harro. Boteretsu. Puztuta. Kea besteentzat ere. Urrutira. Tiroarekin batera. Gogoak daraman tokiraino. Jolasean. Lehen bai eta orain ere bai.........
