Espainia
Espainiara goaz, esan zidan atzo lagun batek. Eta nik, A. Nik katalejoak hartu eta urrutira begiratu nuen. Zenbateko distantziaz ariko ote zen kalkulatzeko. Gero barre ... egin zidan eta nik ere barre. Nola Espainiara? Galdetu zion semeak atzetik. Eta nik barre areago. Helduiok galderari, kamarada. Txorizo bokadilloa luzatu zion aitak semeari. Bertakoa. Pamplona. Txorizoa. Zortzi urteko gaztetxoa saltoka-saltoka hurbildu zen Real Madrileko kamiseta jantzita zuen lagunarengana. Pozik antzean. Ezin jakin Pamplona txorizoarengatik edo Espainiarengatik. Ba, Espainiara goaz. Berriro lagunak niri. Eta nik atzera, A. Oporretan e, berak, ez dakit zer argitu behar balit bezala. Bai, bai, nik, ulertu nuela azpimarratzeko. Zertara bestela? Joan eta itzuli. Kaxiano bezala. Pozez kantari itzuli ere. Ez zara bertan geratuko. Non eta Espainian. Bai, bai, ulertu dut, erantzun nion, oporretara, Espainiara. Joan ere, pozez kantari doazela esan nahi zidan, baina oporretara e, denak bezala, beti bezala, haiek ere.
Kontatu nion banuela beste lagun bat oporretan Espainia aldera joaten zena. Hura ere Espainiara. Espainia aldera joaten zela argi zabaldu eta zehaztu ondoren joaten zela. Eta ikurrinadun kaltzontziloak eramaten zituela Espainiara oporretara joaten zenetan. Hala esan eta hala erakutsi zidala behin. Kaltzontzilo ertza galtzen gerrialdean gora tirata. Eta ea berari ez zitzaion sekula halakorik bururatu. Kaltzontziloak. Ikurrinadunak. Espainian. Ezetz, ez nekiela kaltzontzilo bakarra eramaten ote zuen edo bat baino gehiago. Batzuek oporretan ez dituztela kaltzontzilo eta kuleroak egunero aldatzen. Ez niola halakorik galdetu. Ez nuela ordea, zikin arrastorik imajinatzen ikurrinadun kaltzontziloetan. Agian bigarren egunetik aurrera batere gabe ibiliko da! esan zidan bueltan barrezka. Eta nik ere barre. Aita, aita, hegazkinez joango gara? Txorizo bokadilloa ordurako bukatuta, galde-eskean hurbildu zen berriro semea aitarengana. Bai, itsasontzian no te jo. Ez zuen esaldia bukatu. Begiratu egin zidan, begiratu egin nion, begiratu egin zion. Begiratu egin genion elkarri. Eta egoera hartan ez zitzaidan besterik galdetzea bururatu. Egungo umeek ba ote dakite Kaxiano abesten? Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora...
Gaurko honetan ez nator iritzirik ematera. Ni ere oporretan nago. Eta buru-nagi. Batzuetan nahikoa da deskribapen hutsera mugatzea ispiluak islatzen duenak zirri nola eta nondik egiten digun sentitzeko.
Límite de sesiones alcanzadas
El acceso al contenido Premium está abierto por cortesía del establecimiento donde te encuentras, pero ahora mismo hay demasiados usuarios conectados a las vez.
Por favor, inténtalo pasados unos minutos.
Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este.
Para continuar disfrutando de su suscripción digital, inicie sesión en este dispositivo.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
