Argazkia
Egin irribarre... eta klik! To, argazkia. Kolorea, tonua, aurpegiera, begien distira, hortzen sekuentzia, ileen nahas ordenatua... dena txukun atera dadila. Txukun behintzat. Argazkia. Ondo ateratzen bada, hobe; perfektu ateratzen bada, ezin hobe, baina txukun behintzat. Tokiz kanpo ezer ez, mesedez. Argazki bati begi asko itsasten zaizkio. Bizkarra tente, sorbaldak zuzen, belauna belaunaren parean. Egin irribarre... eta klik!
Ikasturte osoa darama asko-gutxi mamua gainean duela. Zer eta zertarakorik gabe. Egin egin behar duela eta ahal dela ondo. Argazkian ondo atera behar duela. Eta dutela. Hiru akats........
