Altxorra
Jatetxe batean, alboko mahaian, hirurogeita hamar urtetik gorako bikote bat bazkaltzen. Ez dago ezer apartekorik eszena horretan, eta, hala ere, egiten duten guztia iruditzen zait apartekoa. Heldu bezain laster, gizonak aulkian eroso dagoen galdetu dio emakumeari; ardoa zerbitzatu dietenean, emakumeak topa egiteko eskatu dio; hitz egiten ari dira, adi besteak esaten duenari; galderak egiten dizkiote elkarri eta bestearen ahotsa entzuteko zain geratzen dira, besteari denbora........
