Beste gerra bat
larunbat goizeko gosari luzeak luzatzeko ohitura dut konpainia ezin hobea delako ziur aski; zeru berria leihotik lasai aztertzea atsegina da, gure gauzez hitz egin, eta ez dut munduarekin konektatzeko, hau da, sakelakoa eta prentsa begiratzeko presa eta gogo handirik. Nahita bilatu gabeko ohitura bilakatu da nagikeria gozo eta leun hori. Joan den larunbatean sakelakoa oso berandu ireki eta, hara, mundua okerrago dabilela ikusi nuen: Israelek eta Estatu Batuek Iran eraso dute.
Orduan bai hasi nintzela era konpultsiboan........
