Mendizaletasunaren memoria kolektiboa
Euskal mendizaleontzat ezinbesteko aldizkaria izan da betidanik Pyrenaica. Aurtengo ekainean ehun urte bete ditu argitalpenak, eta 303. zenbakia argitaratzearekin batera ospatu du. Izan ere, Elgetan Euskal Herriko Mendizale Federazioa jaio eta bi urtera, 1926an, abiatu zen lehen alea “Anales de la Federación Vasco-Navarra de Alpinismo” izenburupean.
Lehengo garai haietako kronikak ederrak ziren, zuri-beltzezko argazki eskasekin eta testu poetiko-magikoekin horniturik, mendi, baso........
