Tantaka
Latza izan da, eguzki kiskalgarriak duela gutxi arte erakutsi baitu astero bere sapa itogarria, noiztik eta maiatzaren bigarren hamabortzaldian beroa zakartzen hasi zenetik. Erran daiteke beroaren zakarrak ez duela etenik izan urria hasi den arte. Ondorioa, begi-bistakoa. Harresietara atera, eta bihozmina eragiten dizu begiek inguruz inguru dakusatenak, dena baitago agortua, kiskalia, errea, gorria: mendi magalak eta kaskoak, euntzeak eta galsoroak,........
