Munduaren hasieratik
Hotzetik berora joan zaigu Aste Santua, jantzi-erantzi garaiari ohi dagokionez. Txanoak eta xirak aste hasmentan; buru-has eta mahuka motz, akaberan. Bai hemengoak, bai turistak. Azken horietarik, saldo handian. Tira, hemengoak ere, turistak, baina bertze bazter batzuetan. Orain, negurik gorrienean ere ikusten da turistarik gurean.
Duela 95 urte ere, bazen kanpoko jenderik bisitan Aste Santuan, orduan ortziral sainduko “prozesioneak” erakarririk.........
