Zerbait hobea eraikitzen (I)
Egun korapilatsuak bizitzen ari gara munduan. Garai berritan gaudela askok antzematen dugu. Garai guztiz itsusiak alajaina. Zoritxarrez. Baina noizean behin, nahiz eta gutxitan izan, uste dut, baditugula, izan ere, itxaropenerako arnasa hartzeko guneak ere, zorionez bai, izan, baditugula. Oraingo gune eta arnas-esna berri hau Mark Carney da, eta dugu. Kanadako seme argia eta zintzoa, leiala eta azkarra, fidagarria bere hitz eta gogoetetan. Harriduraz eta pozez irakurri nuen bere hitzaldi oso lasai eta guztiz pausatua. Hiru aldiz irakurritako testua atsegin dut, gustatzen zait, bai gustatzen zait asko, asko bai. Nago gutxitan irakurri izan ditudala horrelakoak. Zorionak Mark Carney jauna horrelakoak plazatzeagatik guztion alaitasun beharrezkoari. Asko, asko ziur, gara esker on beroak adierazi nahi dizkizugunok. Eta horrela, irakurle estimatuok aurtengo urtarrilaren 20an, Davoseko Munduko Ekonomia Foroaren eszenatoki nagusian, Mark Carney Kanadako lehen ministroak mundu osoari, Donald Trump malapartatuari bereziki, baina batez ere Kanadako aliatu guztiei zuzendutako hitzaldi boteretsua eta guztiz argia eman zuen. Bikaina dela deritzot aipaturiko hitzaldia, azken aldian irakurritakorik bikainena niretzat eta nire ustez. Bai, bai nire uste apalean diot berriro euskaraz irakurri ahal izateak badu, izan ere xarma berezia baikorra. Trumpismoa guztiz arbuiagarri, nazkagarri eta jasangaitzatzat jotzen dut, nik ere, jasangaitza bai, okagarria esango nuke. Hona bere hitzaldiaren lehen zatia adiskide, laster bigarrena, lehena bezain hunkigarria:
“Plazerra eta betebeharra hain zuzen zuekin egotea Kanadarentzat eta mundu osoarentzat une erabakigarri honetan. Gaur munduko ordenaren hausturaz hitz egingo dut, fikzio atsegin baten amaieraz eta potentzia handien geopolitikak inolako mugarik ez duen errealitate bortitz baten hasieraz. Baina esango dizuet halaber beste herrialde batzuk batez ere Kanada bezalako potentzia ertainak, ez daudela botererik gabe. Gure balioak integratzen dituen ordena berri bat eraikitzeko gaitasuna dute hala nola giza eskubideen errespetua, garapen iraunkorra, elkartasuna, subiranotasuna eta estatuen lurralde-osotasuna.
Botere gutxiago dutenen boterea zintzotasunarekin hasten da. Egunero........
