211 urte euskara eskolaratzen
Agustin Pascual Iturriaga Hernanin jaio zen 1.778.ko urtarrilaren 31ean eta bertan hil zen 1.851.ko martxoaren 30ean. Iturriaga mutikoak Andoainen zen apaizgaientzako ikastetxean ekin zion bere buru hornitzeari, ondoren Hernani, Oñati eta agian Iruñean hogeita sei urtez apaiztu zen. 1.815ko urriaren 17an (orain dela 211 urte beraz) instantzia bat idatzi zuen Gipuzkoako Foru Aldundira non Hernanin ikastetxe berri bat eraikitzeko baimena eskatzen den barne arautegia azalduz. Aipaturiko ikastetxe hurrengo urtean irekiko da. Ikastetxe berri honek ospe eta fama nabarmena lortu zuen eta Gipuzkoako herri, herrixka eta bailara guztietatik, baita lurraldetatik ere, Nafarroatik bereziki, mutil gazte ugari abiatzen ziren. Ikastetxeak lanean dihardu gutxienez 1.823 urtera arte. Data horretatik aurrera ezin daiteke aztarnarik aurkitu. Agian itxi egin zuten eskala “erregimen konstituzionalaren alde azaldu zuelako bere burua”, arrazoi politikorik ote eskola ixteko orduan? Jakina dena A.P. Iturriagak jakitun ziren ideologia ezberdinetako pertsonekin biltzen zela bai Donostian, bai Hernanin: Luis Arocena, Claudio Anton Luzuriaga, Mateo Azkarate, bere anaia Kaietano eta Fermin Lasala bera.
Nahiz eta irakaslanetan jardutea debekatu, nahiz eta (agian) ordurako jadanik erbestean bizi beharra zer den ezagutu, ostera ere, 1.830ean publikoki irakaskuntza esparruan murgildurik, ekiten dio euskararen arazo larriari, “gure hizkuntza nola irten daiteke bizi eta indartsu gazelaniaren kupidagabeko mehatxuetatik?” eta “zer egin behar dugu bizitzaren alor denotan kementsuki erabilgaria izan dadin?” Arrasaten, 1.830. urteko ekainean ospatu egin zen Gipuzkoako Batzar Nagusitan onarturiko akordio baten ondorioz bere “Memoria” famatua prestatu zuen A.P.Iturriagak “que adelantemos con que el vascuence sea la lengua más perfecta, como nos........
