Erokeria
“Eromenak izutu egiten gaitu, baina arretaz begiratu behar zaio” dio Samantha Schweblinen ipuin bateko protagonistak. Eta hau irakurtzean neure buruari galdetu diot arretaz begiratzen diegun gure erokeria txiki eta handiei. Ipuin honetan, katua hil zaio emakume bati eta semea balitz bezala maite zuenez, lur jota geratu da. Handik aurrera, bere logelan hildako katuaren miauak eta atzaparkadak entzuten hasi dela aitortzen dio lagunari. Katuaren izpiritua hor dabilela sentitzen du. Lagunak........
