menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Amonaren aholkuak

15 0
22.03.2026

Herriko festetera abiatzekotan dira etxeko gazteak eta amona atera zaie atarira:

—Eskerrik asko, amona.

—Eta zintzo ibili! —batek burua jiratu eta irribarrez esan dio:

—Amona, zertan geratzen gara?

Amonak eskatu bezala, ordea, bizitzan zintzo aritzea eta ongi pasatzea batera daitezke. Areago, hortxe dago benetako poztasunaren oinarri eta kakoa. Ez da erraza, pertsonak horrelako buztinez eginda gaudelako, non eta nola gauden, honekin edo harekin amorrua piztu eta harrapatzen gaituelako eta denok dugulako barruan egozentrismoaren harra dei engainagarri eta ugariak egiten. 

Har horri jarraituz iritsi gara mundu osoan Negozioa aberri dutenen eskuetan guztiz izatera. Gerra Negozioa da, janari, jantzi eta botiken beharra, internet eta adimen artifiziala baita ere, libertatea Negozioa da, eta futbola zer esanik ez. Jainkorik ote den ikustea gero eta zailago den munduan, Negozioa da benetako Jainkoa eta Jainkoa erabiltzen da Negozioa egiteko. Hortxe ageri dira eliza ebanjeliko hainbaten artzain aberatsak........

© Noticias de Gipuzkoa